Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 66:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Edan asetzerainoharen bular gozotik!Xurgatu atseginezharen ugatz oparotik!

12. Zeren hau baitio Jaunak:«Ibaika ekarriko diotJerusalemi zoriona,erreka betean nazioen ondasunak.Amak haurra bezalazainduko zaituztet:bularra eman eta altzoan hartukoeta magalean gozatuko.

13. Amak haurrakontsolatzen duen bezala,halaxe kontsolatuko zaituztet;bai, Jerusalemenkontsolatuko zaituztet».

14. Hau ikustean,pozaren pozezizango duzue bihotza,belar berria bezain hezehezur-mamiak.Horrela erakutsiko die Jaunakahalmena bere zerbitzarieieta sumina bere etsaiei.

15. Sutan etorriko da Jauna,haize-erauntsiaren antzeraharen gurdiak;amorruz hustuko du bere haserrea,su eta gar beteko bere mehatxua.

16. Bai, suz eta ezpataz armaturikepaituko ditu Jaunak gizaki guztiak;asko eta asko eroriko dira hilik.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 66