Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 66:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hau dio Jaunak:«Neure tronu dut zerua,neure oin-aulki lurra.Zer etxe egingo didazue, bada,edo zein toki nire atsedenerako?

2. Neuk eginak dira gauza guztiok,neureak ditut denak.Hala diot nik, Jaunak.Hona norengan ditudanbegiak jartzen:atsekabetu eta bihotz-eroriengan,nire hitzari begirune diotenengan.

3. «Zezena oparitan lepo egiten dute,baina baita gizakia hiltzen ere;ardia sakrifiziotzat eskaintzen dute,baina baita txakurrarilepo-hezurra hausten ere;labore-oparia eskaintzen dute,baina txerri-odola ere bai;intsentsua erretzen,baina baita idoloa gurtzen ere.Horiek beren bidea aukeratu duteeta beren idolo higuingarriakdituzte atsegin.

4. Neuk ere beren nahikerien menpeuztea erabaki dut:beldurgarrien zaiena,horixe bidaliko diet.Izan ere, nik deitueta ez zuen inork erantzun;nik hitz egin, eta inork jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zuten,atsegin ez dudana aukeratu».

5. Entzun Jaunaren hitza,haren hitzari begirune diozuenok.Hau diotegorroto dizueten herritarrek,ni naizela-etabaztertzen zaituztetenek:«Ager dezala Jaunak bere aintza,eta ikus dezagula guk zuen poza!»Bada, beraiek geldituko diralotsagarri.

6. Entzun zarata-hotsa hirian,tenplutik bertatikdatorren zarata-hotsa.Jauna da: etsaiei merezitako ordainaematen ari zaie.

7. Erdiminak baino lehenizan du Sionek haurra,oinazeak baino lehenekarri du umea.

8. Nork entzun du inoiz horrelakorik?Nork ikusi du antzekorik?Egun batean jaiotzen ote daherrialde bat osorik?Bat-batean sortzen otenazio bat osorik?Sionek, ordea,erdiminak hasi bezain lasterizan ditu seme-alabak.

9. Hau dio Jaunak, zure Jainkoak:«Nik, haurrari irtenbideaematen diodan honek,ez ote nion, bada, jaiotzen utziko?Haurrak jaioarazten ditudan honek,irtetea eragotziko ote nion?»

10. Poz zaitezte Jerusalemekin,alaitu berarengatik,maite duzuen guztiok!Izan orain berarekin zoriontsu,harengatik dolu egin zenutenok!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 66