Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 65:9-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Nire mendien jabe izango denondorengotza aterako dutJakob eta Judaren herriengandik.Nire aukeratuaklurraldearen jabe izango dira,nire zerbitzariak biziko bertan.

10. Niregana joko duen herriakXaron lautada izango duardien bazkaleku,Akor harana abelgorrien etzaleku.

11. Baina zuei,ni, Jauna, baztertueta nire mendi santuaahaztu duzuenoi,Zorion eta Patu izenekojainkoentzatmahaia prestatueta kopa bete duzuenoi,

12. zoritxarra emango dizuet:ezpatak hilko zaituzte,denok burua makurtuko duzueeta lepoa moztuko dizuete.Izan ere, nik deitueta ez zenuten erantzun;nik hitz egin eta zuek jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zenuten,nahi ez dudana aukeratu.

13. «Hau diot, beraz, nik,Jainko Jaun honek:Nire zerbitzariekzer jan izango dute,zuek, berriz, gosea;nire zerbitzariekzer edan izango dute,zuek, berriz, egarria;nire zerbitzariak pozik izango dira,zuek, berriz, lotsa gorrian;

Irakurri kapitulu osoa Isaias 65