Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 65:17-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Jaunak dio:«Hara, zeru-lur berriaksortuko ditut.Lehengoaz ez da inor oroituko,ez du inork gogora ekarriko.

18. Alderantziz,amaigabeko poza eta alaitasunaizango duzuenik sortuko dudanagatik,poz-hiri bihurtuko baitut Jerusalem,alaitasun-herri bertako jendea.

19. Neu ere alai izango naizJerusalemengatik,pozaren pozez neure herriarengatik.Ez da gehiago entzungo bertannegar-hotsik, ez garrasirik.

20. Ez da izango hanjaio eta laster hilko denik,ezta bere adin beterairitsiko ez denik ere,ehun urterekin hiltzeagazterik hiltzea izango baita,eta ehun urtera heltzen ez denamadarikatutzat emango.

21. Etxeak egin eta bertan biziko dira,mahastiak landatu eta fruitua jango;

22. beraiek egindako etxeetanez da besterik biziko,ezta beraiek landaturikomahastien fruitua bestek jango ere.Zeren zuhaitzak bezainbat urtebiziko baitira nire herrikoaketa nire aukeratuak baliatukoberen lanaren emaitzaz.

23. Ez dira alferrik nekatuko,ezta ezbeharrez hiltzeko haurrikekarriko ere,Jaunak bedeinkaturikoherria baitira,eta halaxe izangoberaien ondorengoak ere.

24. Orduan, dei egin baino lehenerantzungo diet,hitz egiten amaitu baino lehenentzungo.

25. Otsoa eta arkumeaelkarrekin larratuko dira,lehoiak lastoa jango du,idiaren antzera,eta sugeak hautsa izango janari.Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamenik egingo».Jaunak esan du.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 65