Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 63:6-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Amorru biziz zapaldu ditut herriak,neure sumin-edariz mozkortueta haien odola lurrean isuri.

7. Gogora ditzadanJaunaren mesedeak,gorets dezadan Jauna,guztiz ona izan baita Israelekin:gupida eta maitasun handizjokatu du haren alde.

8. Hau zioen Jaunak berekiko:«Neure herria dut,neure seme-alabak:ez didate, ez, huts egingo».Eta onik atera zituen

9. larrialdi guztietatik;ez inolako ordezkariedo mandatarik,berak zituen onik atera.Berak zituen askatumaitasun eta gupidaz;ardura handiz gidatu zituenantzinako garaietan.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 63