Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 63:4-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Izan ere,heldua zen erabakia nuen eguna,etsaiez mendekatueta nire herria askatzeko eguna.

5. Begiratu nuen, eta laguntzailerik ez;txunditurik nengoenniri eusteko inor ez zelako.Neure ahalmenakeman dit garaipena,neure sumina izan dut euskarri.

6. Amorru biziz zapaldu ditut herriak,neure sumin-edariz mozkortueta haien odola lurrean isuri.

7. Gogora ditzadanJaunaren mesedeak,gorets dezadan Jauna,guztiz ona izan baita Israelekin:gupida eta maitasun handizjokatu du haren alde.

8. Hau zioen Jaunak berekiko:«Neure herria dut,neure seme-alabak:ez didate, ez, huts egingo».Eta onik atera zituen

9. larrialdi guztietatik;ez inolako ordezkariedo mandatarik,berak zituen onik atera.Berak zituen askatumaitasun eta gupidaz;ardura handiz gidatu zituenantzinako garaietan.

10. Baina haiekJaunaren kontra errebelatueta haren espiritu santuaatsekabetu zuten;horregatik, etsai bihurtu zitzaieneta borroka egin zien.

11. Orduan, antzinako garaiez,Moisesen garaiez, oroitu zen herria:«Non da Jauna,Moises bere artaldearen artzainauretatik bizirik atera zuena?Non da bere espiritu santuaharengan ezarri zuena?

12. Non bere ahalmen bikainazMoisesen eskuinaldean ibili zenaeta, betiko izena bereganatzeko,israeldarren aurrean itsasoazabaldu zuena?

13. Non haiek,zaldiak basamortuan bezala,itsas hondoan zeharibilarazi zituena?Ez zuten estropezurik egin,

14. ibarrera jaisten denabere-taldearen antzera.Jaunaren espirituak atsedeneraeraman zituen».Halaxe eraman zenuen, Jauna,zeure herria,izen bikaina zeureganatuz horrela.

15. Begira, Jauna, zerutik,zeure bizileku santudistiratsu horretatik:Non dirazure maitemina eta indarra?Non zure bihotz samurraeta errukia?Ez bitez egon guregandik urrun!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 63