Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 62:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Sionengatik,ez naiz isilik egongo,Jerusalemengatik,ez naiz geldi egongo,haren garaipenagoiz-argia bezala agertu arte,haren salbamenakzuziak bezala distiratu arte.

2. Eta ikusiko dutenazioek zure salbamena,errege guztiek zure ospea.Izen berria emango dizute,Jaunak berak ezarria.

3. Koroa distiratsu izango zaraJaunaren eskuan,errege-diademazeure Jainkoaren eskuan.

4. Ez dizute deituko gehiago«Hiri zapuztu»,ezta zure lurraldeari ere«Lur hondatu»;zure izena «Ene atsegin» izango da,eta zure lurraldearena«Ene emazte»,Jaunak atsegin izango baitzaitueta zure lurraldeaemaztetzat hartuko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 62