Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 60:7-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Zuretzat bilduko dituzteKedarko artalde guztiak,zeure zerbitzurako izango dituzuNebaiot-eko ahariak;Jaunari eskainiko zaizkiobere aldare gainean,berarentzat opari atsegingarri,eta Jaunakare bikainago bihurtuko duberaren ospea agertzen duentenplua.

8. Zer ari naiz ikusten?Zeruan zehar hodeiak bezala,usategira usoak hegan bezala,

9. itsasontziak datoz Jaunarengana,Tarsiseko ontziak aurretik direla;zure seme-alabakurrutitik dakartzate,urrez eta zilarrez beterik.Jaunaren, zure Jainkoaren,omenez datoz,ospez jantzi zaituenIsraelen Jainko santuaren omenez.

10. Jaunak dio:«Atzerritar jendeakberreraikiko ditu zure harresiak,eta haien erregeakzerbitzari izango dituzu;izan ere, neure haserreanzigortu zintudan arren,neure onginahiangupidatu egin naiz zutaz.

11. Zure ateakzabalik egongo dira beti,gau eta egun itxi gabe,nazioen erregeakberen ondasunekinerreskadan zuregana sarrarazteko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 60