Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 60:15-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. «Bazterturik, gorrotatuaeta bakarrik utzia egon bazara ere,gizaldien harro-bide egingo zaitut,mende guztien pozgarri.

16. Amak haurtxoa bularrean bezalajanarituko zaituztenazio eta erregeek,orduan jakingo duzuni, Jauna, naizela zure salbatzailea,ni, Israelen Jainko indartsua,naizela zure askatzailea.

17. «Brontzearen ordez urreaekarriko dizut,burdinaren ordez zilarra,zuraren ordez brontzeaeta harriaren ordez burdina.Bakea jarriko dizut gobernari,justizia zuzendari.

18. Ez da gehiago zure herrialdeangogorkeri hotsik entzungo,ez zure mugetanhondamendi eta triskantzarik izango;“Salbamen” deituko diezuzeure harresiei,“Gorespen” zeure ateei.

19. «Aurrerantzean ez duzueguzkirik beharko eguna argitzeko,ezta ilargi-distirarik ere gauez,ni, Jauna, izango bainauzuzeure argi betiko,ni, zeure Jainkoa, distira.

20. Zure eguzkiaez da behin ere jaitsiko,ezta zure ilargia gordeko ere,ni, Jauna, izango bainauzuzeure argi betiko,eta amaituak izango dirazure negar-egunak.

21. Zure herritarrakzintzo izango dira denaketa lurraldearen jabebihurtuko betiko:nik ezarritako landare berri,neure ospea agertzekoeginiko obra.

22. Hain gutxi izanik,milaka ugalduko dira;hain kaskar izanik,nazio handi bihurtuko.Berehala gertaraziko dut nik,Jaun honek,garaia iritsi bezain laster».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 60