Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 6:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Une hartan, suzkoak bezalako izaki haietako bat niregana etorri zen hegan, su-hatzez aldaretik harturiko txingar bat eskuan zekarrela,

7. eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez:«Begira, txingar honekezpainak ukitu dizkizu.Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria,barkatu bekatua».

8. Orduan, Jaunaren ahotsaentzun nuen esaten:«Nor bidaliko dut?Nor izango dugu mandatari?»Nik erantzun nuen:«Prest nauzu, bidali neu».

9. Hark esan zidan:«Zoaz eta esaiozu herri honi:“Entzungo duzue, bai,baina ulertu ez;ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez”.

10. Gogortu buru-bihotzak herri honi,gortu belarriak, itsutu begiak.Ez bezate beren begiez ikus,ez belarriez entzun,ezta buruaz ulertu ere,horrela niregana bihur ez daitezeneta salba ez ditzadan».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 6