Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 6:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Gogortu buru-bihotzak herri honi,gortu belarriak, itsutu begiak.Ez bezate beren begiez ikus,ez belarriez entzun,ezta buruaz ulertu ere,horrela niregana bihur ez daitezeneta salba ez ditzadan».

11. «Noiz arte hori, Jauna?»,galdetu nuen nik.Eta hark erantzun:«Hiriak deseginik eta hutsik,etxeak inor gabeeta lurrak soil gelditu arte».

12. Jendea erbesterabidaliko du Jaunak,eta lurralde osoahuts-hutsik geldituko da.

13. Eta hamarretik bat bakarrabertan gelditzen bada,huraxe ere suari emango diote,haritza eta terebintoa bezala:moztu eta gero,ondoa besterik ez zaie gelditzen;baina ondo horretatikkimu santua erneko da berriro.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 6