Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 6:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Uzias erregea hil zen urtean, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen.

2. Suzkoak bezalako izaki batzuk zituen gainean. Seina hegal zituzten: bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten.

3. Eta honela egiten zioten oihu elkarri:«Santu, santu, santua,Jaun ahalguztiduna!Lur osoa betetzen duharen aintzak».

4. Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dar-dar egin zuten, eta tenplua kez bete zen.

5. Nik esan nuen: «Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 6