Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 59:11-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Marraka dihardugu hartzek bezala,urrumaka usoek bezala.Askapena espero genuen,eta ezer ez;salbamena espero, eta urruti da.

12. Izan ere,zure kontrako gure errebeldiakugari dira,geure bekatuek salatzen gaituzte;errebeldia itsatsia daramagu,aitortzen ditugu geure erruak:

13. errebelde eta desleializan gara Jaunarekin,bizkarra eman diogugeure Jainkoari,bidegabekeriaz eta traiziozjardun dugu,azpikeriak hausnartu ditugu.

14. Beraz, aldendua dugu askapena,urruti salbamena;estropezu egin du herriko plazanleialtasunak,zuzentasunak han sartzerik ez;

15. huts egin du leialtasunak,eta gaiztakeriatik urruntzen denalarrutua gertatzen da.Atsekabetu egin zen Jauna,justiziarik ez zela ikustean;

16. txunditurik zegoen,inork ez zuela ezer egiten ikusiz;orduan,bere ahalmenaz ekin zion,bere justizia euskarri zuelarik.

17. Justizia hartu zuen bularrekotzat,salbamen-indarra buru-oskoltzat;mendekua jantzi zuen soineko,haserre-sumina soingaineko.

18. Bakoitzari merezi duenaemango dio ordainetan,baita urrutiko herrietakoei ere;mendekua eta haserre-zigorraemango die etsaiei.

19. Haize indartsuak bultzaturikoibai oldartsua bezalaetorriko da Jauna,eta ekialdetik mendebalderainodenek izango diotebegirune Jaunari.

20. Baina askatzaile gisaetorriko zaio Sion hiriari,beren errebeldiaz damu direnJakoben ondorengoei.Jaunak esan du.

21. Jaunak dio:«Hona nik zuekinegiten dudan ituna:zeuengan duzuen nire espirituaeta eman dizuedan mezuaez ditut zuengandikinoiz aldenduko,ezta zuen seme-alabengandiketa ondorengo guztiengandik eresekula».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 59