Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 57:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zintzoak hil,eta inori axolarik ez;leialak desagertu,eta inork ulertu nahi ezgaiztakeriak desagerraraztenduela zintzoa.

2. Baina iritsiko da bakea,eta zuzen jokatu dutenekhartu ahal izango dute atseden.

3. Jaunak dio:«Etorri hona, zuek, sorginkumeok,adulteriogileeta prostituziozale zaretenok:

4. Nori egiten diozue barre?Noren kontra zabaltzen duzue ahoaeta luzatzen mihia?Ez zarete, bada, zeuek erebekatukume eta sasi-umealdi?

5. Edozein haritzeta zuhaitz handiren azpianberotzen zarete lizunkeriatan;erreka ondoko haitzarteetanhiltzen dituzue umeak oparitzat.

6. Israel, erreka ondoko harri leunak,zeure kultugai izan dituzunak,horiexek izango dituzu zorigaitz.Horiei eskaini dizkiezuisur- eta labore-opariak.Eta horrek baretu behar ote dunire haserrea?

7. Mendi-tontor garai bateanipini zenuen ohea,eta bertara igotzen zinensakrifizioak eskaintzera.

8. Etxeko ate-alboetanezarri zenituenidolatriazko zeure oroigarriak.Ni alde batera utzirik, biluzik jarri,zeure ohe zabalean etzaneta maitaleez aprobetxatzen zinen.Atsegin zenuen haiekin oheratzea.

9. Molok jainkoarenganajoaten zinen,olioa eta lurrinak ugari eramanez;urrutiraino bidali zenituenmandatariak,Hildakoen Egoitzaraino jaitsarazi.

10. Ibiliaren ibiliz nekatu egiten zinen,baina sekula ez zenuendena alferrik zela aitortu.Behin eta berriro indarberrituz,ez zenuen inoiz etsi.

11. «Noren ikara zinen, noren beldur,niri huts egiteko,nitaz erabat ahazteko?Luzaroegi isilik egon naizelakogaldu didazu beldurra, ezta?

12. Baina orain salatu egingo dutzure jokabidea,zure ustetan hain zuzena:ez dizu ezertarako balio izango.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 57