Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 56:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Hau dio israeldar sakabanatuakbiltzen dituen Jainko Jaunak:«Orain arte bildu ditudanak bainogehiago ere bilduko ditut».

9. Etorri jatera, basapiztiok,etorri, basabereok!

10. Israelen begiraleak itsu daude,ez da inor ezertaz ohartzen.Zaunkarik egin ezin dutentxakur mutuak dira;hor daude etzanda, ametsetan,beti logura.

11. Aseezineko txakur goseak dira.Eta horiek dira herriaren artzain,ezer ulertzeko gauza ez direla!Nor bere bidetik doa,bere probetxuari bainobegiratu gabe.

12. Hau diote: «Ea, goazen ardotara.Mozkor gaitezen pattarrez!Eta bihar beste horrenbeste,nahikoa baitago!»

Irakurri kapitulu osoa Isaias 56