Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 55:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. «Euria eta elurra zerutik jaitsieta ez dira bertara itzultzen,lurra urez ase gabe,emankor bihurtueta ernamuindu gabe,ereiteko haziaeta jateko ogia sor ditzan;

11. berdin nire ahotik irtendakohitza ere:ez da niregana itzultzenbere eragina izan gabe,baizik eta nik nahi dudana egiten dueta nik ezarritako helburuabetetzen».

12. Pozaren pozez irtengo zarete,bake osoan ekarriko zaituztete.Zuek ikustean, mendi eta muinoekpoz-irrintzika ekingo diote,landako zuhaitz guztiek txalo joko.

13. Laharren ordezzipresak haziko dira,asunen ordez mirtoak.Jaunarentzat ohoragarri izango da,sekula ezabatuko ez den ezaugarri.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 55