Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 52:2-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Astindu hautsa, Jerusalem,jaiki esklabotzatik!Puskatu lepoko kateak,Sion hiri gatibu horrek!

3. Hau dio Jaunak:«Ordainik hartu gabesaldu zintuztedan,ordainik eman gabeaskatuko zaituztet».

4. Bai, hau dio Jainko Jaunak:«Hasieran nire herriaEgiptora joan zen,atzerritar gisa bertan bizitzera;gero, Asiriak zapaldu zuenarrazoirik gabe.

5. Orain, berriz, zer ari naiz ikusten?Nire herria hutsaren trukeeraman dute gatibu,eta menderatzaileekulu dagite harro,nire izena egun osoanetengabe gaitzetsiz.

6. Baina laster jakingo du nire herriaknor naizen;ekingo diodan egunean jakingo duneu naizela hitz egin diona.Hona hemen ni!»

7. Bai ederra mendi gainetanalbistaria etortzen ikustea!Bakea iragartzen du,zorionaren berri ona ematen,askapena aldarrikatzen.Sioni diotso:«Errege da zure Jainkoa!»

8. Zure begiraleak deiadarka!Poz-oihu dagite denek,beren begiz ikusten baituteJauna Sionera itzultzen.

9. Ekin denok poz-oihuka,Jerusalemgo horma eroriok,Jaunak bere herria kontsolatu baitu,Jerusalem askatu.

10. Bere jainkozko indar paregabeaazaldu du Jaunaknazio guztien aurrean.Mundu-bazter guztiek ikusiko dutegure Jainkoaren garaipena.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 52