Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 51:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak dio:«Entzun niri, Jaun honi,zuzenbidearen atzetik lehiatzeneta nire bila zabiltzatenok.Begira zein harkaitzetan ebakiak,nongo harrobitikateratakoak zareten:

2. begira Abraham zeuen aitari,eta mundura ekarri zintuzten Sarari.Bat bakarra zen Abraham,nik deitu nionean,baina bedeinkatu egin nueneta ugaldu».

3. Bai, Jaunak Sion kontsolatzen du,hondatua dagoen hiriaripoz ematen.Herrialde erraustuaEdengo baratze bihurtuko du,eremua Jaunaren paradisu.Zoriona eta alaitasuna izango dira,gorespena eta kantu-hotsa.

4. «Adi egon, ene herri,entzun arretaz, ene hiri:neure irakaspena emango dut,eta nire esanakherrientzat argi izango dira.

5. Hurbil da nire garaipena,badator nire salbamenagoiz-argia bezala;aginpidez gobernatuko ditut nazioak.Urrutiko herriaknire zain egongo dira,nire aginpideanizango dute itxaropen.

6. Jaso begiak zerura,begira behera, lurrera:kea bezala desagertuko da zerua,jantzia bezala gastatuko lurraeta eltxoak bezala hilkobertako bizilagunak.Baina nire salbamenakbeti iraungo du,nire garaipenakez du azkenik izango.

7. «Entzun niri, zuzenbidean adituok,nire legea bihotzeandaramazun herri horrek.Ez izan beldurrik gizakien isekei,ez kikildu haien irainengatik,

8. sitsak jandako jantzia bezala,harrak jotako artilea bezalagalduko baitira.Baina nire garaipenakbeti iraungo du,nire salbamenak gizaldiz gizaldi».

9. Esna zaitez, esnatu,Jaun ahaltsu hori,jantzi zaitez indarrez!Esnatu, aspaldi bezala,antzinako garaietan bezala!Ez al zenuen zukitsas munstroa txikitueta herensugea sarraskitu?

10. Ez al zenituen zuk itsaso zabalekour handiak lehortueta itsas hondoa bide bihurtu,askatuak igaro zitezen?

11. Halaxe itzuliko diraJaunak libratuak,poz-oihuka etorriko dira Sionera:amaigabeko alaitasunahaien aurpegian!Zoriona eta alaitasunaizango dituzte lagun;nahigabeak eta negarra kito!

12. Jaunak dio:«Neuk kontsolatuko zaitut, neuk:zer dela-eta diozu beldurgizaki hilkorrari,belarra bezain igarokor den gizakiari?

Irakurri kapitulu osoa Isaias 51