Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 50:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hau dio Jaunak:«Jerusalem zuen amazapuztu egin omen nuen:ea, non da dibortzio-agiria?Saldu egin omen zintuztedan:ea, non da nire hartzekoduna?Saldu bazintuztedan,zeuen erruengatikzintuztedan saldu,zuen errebeldiengatiknuen ama zapuztu.

2. Zergatik ez zegoen inor,etorri naizenean?Zergatik ez du inork erantzun,deitu dudanean?Nire eskua laburregia otezuek askatzeko?Nik ez ote aski indarzuek libratzeko?Mehatxu-hitz bat aski dut,itsasoa lehortueta ibaiak basamortu bihurtzeko:urik gabe arrainak egarriz hileta usteldu egiten dira.

3. Zerua beltzez janzten duteta dolu-jantziz estaltzen».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 50