Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 5:9-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Entzuna dut Jaun ahalguztidunakegindako zina:«Etxeok oro hondatu egingo dira;handiak eta ederrak izan arren,hutsik geldituko.

10. Hiru hektareako mahastiakzahagi erdi bat ardo besterikez du emango;hamar anega hazikanega bat ale besterik ez».

11. Ai zuek, goizean goiz edanari ekineta gauean berandu arteardoz berotzen zaretenok!

12. Zitara eta harpa,danbolin eta txistu-soinuaeta ardoa ugari zuen janaldietan;baina Jaunaren ekintzazez zarete ohartzen,haren egintzakez dituzue aintzakotzat hartzen.

13. Horregatik,nire herria erbestera daramatebere axolagabekeriagatik.Buruzagi eta jende xehe,gose-egarriz hilko dira denak.

14. Herio Leizeak neurrigabezabalduko du aho-zuloaeta irekiko eztarria,handikiak eta herri xehea irensteko,beren irri eta barre guztiekin batera.

15. Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu;begiak jaitsi beharko harroek.

16. Jaun ahalguztidunak justizia eginezagertuko du bere handitasuna;Jainko santuak epaia betezagertuko du bere santutasuna.

17. Erraustutako hirian,zelaian bezalabazkatuko dira ardiak,larratuko ahuntzak.

18. Ai zuek, idiek gurdia bezalabekatua garraiatzen duzuenok!

19. Honela diozue:«Bizkor burutu beza Jaunakbere egintza,ikusi ahal dezagun;lehenbailehen bete bezaIsraelgo Santuak bere asmoa,ezagutu ahal dezagun».

20. Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitzesaten diozuenok,iluna argi eta argia ilun,samina gozo eta gozoa saminbihurtzen duzuenok!

21. Ai zuek, zeuen begitan jakintsu,zeuen ustetan zentzudun zaretenok!

22. Ai zuek, ardoa edaten nagusi,edariak nahasten txapeldunzaretenok,

23. errudunari diru-trukearrazoi emateneta errugabeari zuzenbideaukatzen diozuenok!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 5