Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 49:16-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Neure esku barruanzauzkat grabatua,zure harresiak begi aurrean ditut.

17. Zure berregileakbizkorragoak izan bitezdesegileak baino;urruti zuregandik hondatzaileak!

18. Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik.Neure biziarengatik egiten dut zin:Jantzi zoragarriizango dituzu soinean,andregai-jantziz bezalainguratuko zaituzte.

19. Orain hondatuak, erraustuak,dituzu bazterrak,suntsitua herrialdea;baina laster estuegigertatuko da bizilagunentzat;irentsi zintuztenak, berriz,urruti joango dira.

20. Kendu zizkizuten seme-alabekhurbildu eta esango dizute:“Estuegia dugu toki hau:emaguzu lekua bizitzeko”.

21. Orduan, zeure baitan esango duzu:“Nork eman dizkitseme-alaba hauek?Haur gabe nengoen eta antzu,erbestean eta baztertua:nork hazi dizkit hauek?Bakarrik gelditua nintzen:nondik datozkit haurrak?”»

22. Hau dio Jainko Jaunak:«Keinu egingo diet nazioei,neure bandera jasoko herrientzat:besoetan ekarriko dituztezure semeak,lepoan zure alabak.

23. Erregeak izango dituzu haurtzain,printzesak inude.Lurreraino ahuspeztuko dirazure aurreaneta oinetako hautsamiazkatuko dizute.Horrela jakingo duzuni naizela Jauna;niregan itxaro duteneiez die inoiz usteak huts egingo.

24. Ken ote dakioke harrapakinagaraileari?Ihes egin ote diezaiokepresoak indartsuari?

25. Hauxe diot nik, Jaunak:Bai noski!Kenduko diote garaileari presoa,ihes egingo dioindartsuari harrapakinak.Neuk borrokatuko ditutborrokatzen zaituztenak,neuk salbatuko zure seme-alabak.

26. Zure zapaltzaileei beren okelajanaraziko diet,beren odolez mozkorraraziko ditut,ardo berriz bezala.Horrela jakingo dute gizaki guztiekni, Jauna, naizela zure salbatzailea,ni, Jakoben Jainko indartsua,zure askatzailea».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 49