Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 48:6-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Entzun zenuten iragarpena:den-dena bete dela ikusirik,ez ote duzue iragarriko?Eta orain gauza berriakadieraziko dizkizuet,ez dakizkizuen gerta gauza ezkutuak;

7. sortu berriak dira, ez aspaldikoak,eta ez zenuten haien berriorain arte,esan ez zenezaten:“Banekien lehendik”.

8. Ez, ez zenituzten entzunak,ez ezagunak,ez zenekiten ezer,belarriak itxiak baitzeneuzkatenbetidanik.Banekien, bai, jakin,zeharo desleial zaretela,errebelde deitzen dizuetelajaio zinetenetik.

9. Neure izenaren ohoreagatikeutsi diot haserreari,zor zaidan gorespenagatikegin dut atzeraeta ez zaituztet suntsitu.

10. Garbitu egin zaituztet,baina ez zilarra bezala,sufrimenduaren arragoanprobatuz baizik.

11. Neuregatik jokatu dut horrela,neuregatik bakarrik,ezin baitut neure izena belzten utzi.Ez diot neure ospea inori utziko.

12. «Entzun, Israel, Jakoben herri,entzun, nik deitu horrek:Ni beti berbera,neu lehena eta neu azkena.

13. Neure eskuz oinarritu nuen lurra,neure eskuz hedatu zerua;nik dei egin ordukohasi ziren izaten.

14. Bildu denok eta entzun!Zuetako norkiragarri du horrelakorik?Nire adiskideakburutuko du nire nahia,Babilonia eta bertako jendearenaurkako erabakia.

15. Neuk hitzeman nuen,neuk egin nion dei eta etorrarazi,eta haren egitekoakarrakasta izango du.

16. Hurbildu niregana eta entzun:Ez dut ezkutuan hitz egin,eta iragarriak gertatzean,bertan naiz ni».(Eta orain, Jaunak bidali nau,bere espiritua emanik).

17. Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,zeure onerako irakasten dizudana,ibili beharreko bidetikgidatzen zaitudana.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 48