16. Hurbildu niregana eta entzun:Ez dut ezkutuan hitz egin,eta iragarriak gertatzean,bertan naiz ni».(Eta orain, Jaunak bidali nau,bere espiritua emanik).
17. Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,zeure onerako irakasten dizudana,ibili beharreko bidetikgidatzen zaitudana.
18. Ai nire aginduei jaramonegin izan bazenie!Ibaika izango zenuke zoriona,uholdeka salbamena;
19. itsas hondarra bezain ugariizango lirateke zure ondorengoak,hondar-aleak bezainbatzure seme-alabak;haien izena ez litzateke suntsituko,inoiz ere eznire aurretik ezabatuko».
20. Irten Babiloniatik,ihes egin babiloniarren artetik!Adierazi mezua, iragarri poz-oihuz,helarazi lurraren bazterretaraino:«Jaunak askatu du Israelbere zerbitzaria!»
21. Ez zuten izan egarririk,eremu lehorretan zehareraman zituenean;harkaitzetik urajarioarazi zuen haientzat:harkaitza zulatu eta ura sortu zen.