Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 45:20-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. «Bil zaitezte, etorri,hurbildu denok,nazioetan bizirik geldituok.Burugabeak dira zurezko idoloakprozesioan daramatzatenak,salbatu ezin dituen jainkoariotoitz degiotenak.

21. Galdegin elkarri,mintza zaitezte, azaldu frogak:nork adierazi zuen hau lehendanik,nork iragarri aspalditik?Ez ote nik, Jaunak?Ez baita ni beste jainkorik.Jainko garaile eta salbatzailerikez da neu besterik.

22. Lurreko bazter guztiok,itzuli niregana, salba zaitezten,neu bainaiz Jainkoa,eta ez da besterik.

23. Neure buruarengatik egin dut zin,promes sendoa,hitz aldaezina eman dut:Belaun oronire aurrean makurtuko da,eta mihi oroknire izenean zin egingo,

24. esanez: “Jaunarengan bakarrikgaraipena eta ahalmena”.Lotsaren lotsaz etorriko zaizkitnire aurka lehiatzen diren guztiak.

25. Niri esker, garaile izango daeta harro egongoIsrael herri osoa».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 45