Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 44:2-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Neu naiz Jauna, zure egilea,amaren sabelean eratu zintuena,zure laguntzailea.Ez izan beldur, Jakoben herri,ene zerbitzari,Jexurun, ene aukeratu hori,

3. ura isuriko baitut lur egarrituan,ur-lasterrak sortuko landa lehorrean.Neure espiritua isuriko dietzure ondorengoei,neure bedeinkazioazure seme-alabei.

4. Belardia bezala haziko dira,ibai ondoko sahatsa bezala.

5. “Jaunarena naiz” esango du batak,Jakob izena hartuko besteak;beste batek“Jaunarena” idatzi besoaneta Israel izena hartukoohoragarritzat».

6. Hau dio Jaunak,Israelen errege eta askatzaileak,Jaun ahalguztidunak:«Neu naiz lehena eta azkena;ez da ni beste jainkorik.

7. Nor ni bezalakorik? Mintza bedi,iragarri eta azal biezat historia,aspaldian gizateriaezarri nuenetik honakoa.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 44