Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 43:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. aurrerantzean ere beti berbera.Ezin dit inork eskutik ezer kendu.Nik egina nork desegin?»

14. Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Zuen onerako,gudarostea bidaliko dut Babiloniaraeta denak ihesi aterako dira,ihesi babiloniarrak,beren ontzietan babesturik.

15. Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,Israelen egilea, zuen erregea».

16. Hau dio Jaunak:«Nik ireki nuen bidea itsasoan,ur oldartsuetan zehar;

17. gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsuaaterarazi nuen gudura:bat-batean lur jo zuten,eta berriz jaiki ez;kandela-metxa bezalaitzali ziren eta galdu.

18. Baina orain ez oroitu antzinakoez,ez gogoratu lehenago gertatuez.

19. Hara, zerbait berria egitera noa:hasia da sortzen,ez al diozue antzematen?Bidea irekiko dut basamortuan,ibaiak sorraraziko landa lehorrean.

20. Basapiztiek, txakal eta ostrukek,ohore emango didate,basamortuan ura emango baituteta landa lehorreanibaiak sorraraziko,nire herriari, neure aukeratuari,edaten emateko.

21. Eta neuretzat eratu dudan herriaknire gorapena iragarriko du.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 43