Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 43:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Baina orain, Israel,Jakoben herri,honela mintzo zaizu Jauna,sortu eta eratu zaituena:«Ez izan beldur,askatu egin baitzaituteta zeure izenez deitu: nirea zara zu.

2. Ibaiak pasatzean,zurekin izango naiz:urek ez zaituzte hondoratuko;sutatik igarotzean, ez zara erreko,ez zaitu sugarrak kiskaliko.

3. Neu bainaiz Jauna, zure Jainkoa,Israelen Jainko santua dazure salbatzailea.Egipto eman dut zure askapen-sari,Etiopia eta Seba, zure ordainetan

4. hain preziatua baitzara niretzat:biziki estimatzeneta maite zaitudalako,gizakiak ematen ditut zure truke,herriak zure biziaren ordain.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 43