Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 42:2-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Ez du oihu egingo,ez ahotsa goratuko,ez kaleetan bere mintzoaentzunaraziko.

3. Kanabera printzatua ez du hautsiko,ahulduriko argi-metxaez du itzaliko.Justizia ekarriko du leialki.

4. Ez du adorea galduko, ez etsiko,lurrean justizia ezarri arte.Haren legearen zain egongo diraurrutiko herriak».

5. Hau diotso bere zerbitzariariJainko Jaunak,zeru zabalak egin zituenak,lurra finkatu eta landaretzasortu zuenak,gizakiei eta lurrean mugitzen direnguztiei bizi-arnasa eman zienak:

6. «Nik, Jaun honek,salbamen-ekintzarako dei egin dizuteta eskutik heldu;nik eratu zaituteta egiteko hau ezarri:herriarentzat nire ituna berritueta nazioei argi egitea,

7. itsuen begiak zabaldueta presoak espetxetik ateratzea,ilunpetan bizi direnak kartzelatik.

8. Ni naiz Jauna, horixe dut izena:ez diot neure ospea inori utziko,ez niri zor zaidan gorespenaidoloei emango.

9. Begira, bete diralehen iragarri nituenak;orain gauza berriak iragartzen ditut,gertatu baino lehenadierazten dizkizuet».

10. Kanta Jaunari kantu berria,goretsazuelurraren azken bazterretan ere;goretsazue,itsas gizon eta piztia guztiok,goretsi, urrutiko bizilagunok.

11. Poz bitez basamortuaeta bertako kanpalekuak,Kedar leinuaren bizilekuak.Sela hiriko bizilagunekegin bezate poz-oihu,mendi-gailurretan irrintzi.

12. Eman ohore Jaunari,iragarri urrutiko herrietangoresgarri dela.

13. Heroi baten antzera atera da Jauna,borrokarako gartsu,gerlari baten antzera,guda-irrintzi zolia eginez,etsaiei bulartsu aurre emanez.

14. Jaunak dio:«Luzaro egon naiz geldi,ezer esan eta egin gabe;baina orain garrasika ari naiz,intzirika eta aienez,emakumea erdiminetan bezala.

15. Mendi eta muinoak lehortuko ditut,belar guztia ihartuko,ibaiak lur lehor bihurtueta putzuak agortuko.

16. Ezagutzen ez duten bidetikeramango ditut itsuak,ibilbide ezezagunetan barrena.Ilunpea argi bihurtuko diet,paraje malkarrak bide lau.Horra zer egiteko asmotan naizen,eta ez dut etsiko.

17. Atzera egingo dute, lotsaren lotsaz,idoloetan uste on dutenek,irudiei “Zuek zaituztegu jainko”esaten dietenek».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 42