1. Jaunak dio:«Hona hemen nire zerbitzaria,nik eusten diodana,nik hautatua, atsegin dudana.Beronen gain ezarri dutneure espiritua:nazioei justizia ekarriko die.
2. Ez du oihu egingo,ez ahotsa goratuko,ez kaleetan bere mintzoaentzunaraziko.
3. Kanabera printzatua ez du hautsiko,ahulduriko argi-metxaez du itzaliko.Justizia ekarriko du leialki.
4. Ez du adorea galduko, ez etsiko,lurrean justizia ezarri arte.Haren legearen zain egongo diraurrutiko herriak».
5. Hau diotso bere zerbitzariariJainko Jaunak,zeru zabalak egin zituenak,lurra finkatu eta landaretzasortu zuenak,gizakiei eta lurrean mugitzen direnguztiei bizi-arnasa eman zienak:
6. «Nik, Jaun honek,salbamen-ekintzarako dei egin dizuteta eskutik heldu;nik eratu zaituteta egiteko hau ezarri:herriarentzat nire ituna berritueta nazioei argi egitea,
7. itsuen begiak zabaldueta presoak espetxetik ateratzea,ilunpetan bizi direnak kartzelatik.
8. Ni naiz Jauna, horixe dut izena:ez diot neure ospea inori utziko,ez niri zor zaidan gorespenaidoloei emango.