Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 41:14-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Hau dio Jaunak:«Ez izan beldur, Israel,Jakoben herri,hartxo bat bezain ezerezeta ahul zaren hori!Neuk laguntzen dizut;ni, Israelen Jainko santua,nauzu askatzaile.

15. Eultziaren antzeko bihurtzen zaitut,hortz zorrotzekoeultzi berriaren antzeko;mendiak xehatueta hauts egingo dituzu,muinoak lasto bihurtuko.

16. Zuk astindueta haizeak eramango ditu,haize-erauntsiak barreiatuko.Zu, berriz,pozik izango zara Jaunaz,harro Israelen Jainko santuaz.

17. «Dohakabe eta behartsuakur bila dabiltza, baina alferrik;lehor dute mihia egarriz.Nik, Jaunak,erantzungo diot haien premiari,nik, Israelen Jainkoak,ez ditut bazterrera utziko.

18. Mendi-kasko soiletan errekaksortuko ditut,ibarretan iturriak;basamortua aintzira bihurtuko dut,lur lehorreaniturburuak sorraraziko.

19. Zedro, arkazi, mirto eta olibondoaklandatuko ditut basamortuan;zipres, zumar eta izeiak eremuan.

20. Horrela ikusiko dute deneketa jakingo,ohartuko dira eta behingoz ulertukonik, Jaunak, egin dudala hori guztia,nik, Israelen Jainko santuak,dudala sortu».

21. Hau dio Jaunak,Jakoben herriaren erregeak:«Aurkeztu zeuen auzia, idolook,ekarri frogak.

22. Zatozte eta iragarrigero gertatzekoa.Esan gurizeuen lehengo iragarpenaketa arretaz entzungo dugu;adierazi etortzekoak,betetzen diren ikus dezagun.

23. Iragarri geroko gertakizunaketa aitortuko dugu jainko zaretela.Eman zoriona edo zoritxarra,ohar gaitezen eta zuen beldur izan.

24. Baina hara: zuek ez zarete ezer,zuen egintzak hutsaren hurrengo.Mespretxagarria, zuek jainkotzataukeratzen zaituztena.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 41