Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 41:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Entzun niri isilik,urrutiko herriok;jantzi adorez, naziook.Etorri hitz egitera,bil gaitezen elkarrekin auzitara.

2. Nork sorrarazi du ekialdeanedonon garaile ateratzen den hori?Nork eskuratzen dizkio nazioaketa menpean jartzen erregeak?Hauts egiten ditu bere ezpataz,haizeak daraman lasto bihurtzenbere uztaiaz.

3. Pertsegitu egiten ditueta aurrera doa seguru,bere oinez lurrik ia ukitu gabe.

4. Nork egin eta burutu duhori guztia?Ni, Jauna, neu naiz lehena,hasieratik gizaldiak munduraekartzen dituena,eta azkenekoak iristean ereni betiko berbera.

5. Ikusi eta beldur diraurrutiko herriak,ikaraz lurraren azken bazterrak;hurbiltzen ari dira, hor datoz».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 41