Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 40:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. ihartzen da belarra, zimeltzen lorea;gure Jainkoaren hitzak, ordea,betiko dirau».

9. Igo mendi garai batera, Sion,albiste pozgarria hots egitera;goratu indarrez ahotsa, Jerusalem,goratu beldurgabe ahotsa,esan Judako hiriei:«Hemen da zuen Jainkoa!

10. Hara, ahalmen osoz datorJainko Jauna,bere nagusigoa indartsu ezarriz.Hara, berekin dakar garaipen-agiria,berak askaturiko herria.

11. Artzainak bezalazaintzen du artaldea:arkumea besoan hartueta altzoan eramaten du,ama berria arduraz gidatzen».

12. Nork neurtu du itsasoa esku beteka,edo zeruen zabala arra beteka,edo lurreko hautsa lakarika?Nork pisatumendi-muinoak balantzan?

Irakurri kapitulu osoa Isaias 40