21. Ez al dakizue?Ez al duzue inoiz entzun?Ez al dizuete hasieratikhorren berri eman?Ez al duzue ulertunork eraiki zuen mundua?
22. Lurraren gaineko sabaiandu Jainkoak tronuaeta handik lurtarrekmatxinsaltoak dirudite;oihala bezala hedatu du zerua,oihal-etxola bezala zabaldu,bizitzeko.
23. Handikiak ezereztu egiten ditu,munduko gobernariakhutsaren pareko bihurtzen.
24. Oraindik lurreansendo sustraitu gabeko landareen,erein edo landatu berrienantzeko dira:Jainkoak haize emaneta ihartu egiten dira;haize-erauntsiak eramatenlastoa bezala.
25. Jainko santuak galdetzen dizue:«Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?»
26. Jaso begiak gorantz eta ikus:Nork egin zuen hori guztia?Banan-banan aterarazten dituzeruko astroak,bakoitzari bere izenez deitzen dio;hain baita ahaltsu,hain biziki indartsu,batek ere ez dioharen deiari huts egiten.
27. Zergatik, Israel,Jakoben herri hori,zergatik ari zara esaten:«Jauna ez da nire zoriaz arduratzen,nire eskubideek ez diote axola?»
28. Ez al dakizu?Ez al duzu inoiz entzun?Jauna betiereko Jainkoa da,lurbira osoa egin duena:ez da nekatzen, ez akitzen;ulermenaz gaindikoaharen adimena.
29. Nekatuari indarrak berritzen dizkio,ezinduari ahalmena bihurtzen.
30. Gazteak erenekatzen dira eta akitzen,sasoitsuenak ereahuldu eta erortzen,