Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 40:12-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Nork neurtu du itsasoa esku beteka,edo zeruen zabala arra beteka,edo lurreko hautsa lakarika?Nork pisatumendi-muinoak balantzan?

13. Nork neurtu du Jaunaren espiritua?Nor izan da haren aholkulari?

14. Nork eman diokontseilu eta argibide,nork irakatsi jokabide zuzena?Nork irakatsi jakintzaeta eginbide burutsua?

15. Nazioak, harentzat,suilean ur-tanta dira,balantza gainean hautsa baino ez;itsas herriak,hondar-alea bezain astun.

16. Libanok ez du aski abereharentzat oparitan erretzeko,ezta egurrik aski ere sutarako.

17. Haren aurrean,nazio guztiak ezer ez,hutsaren hurrengo dira harentzat.

18. Norekin konparatuko duzueJainkoa,zein irudiz emango aditzera?

Irakurri kapitulu osoa Isaias 40