Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 40:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Artzainak bezalazaintzen du artaldea:arkumea besoan hartueta altzoan eramaten du,ama berria arduraz gidatzen».

12. Nork neurtu du itsasoa esku beteka,edo zeruen zabala arra beteka,edo lurreko hautsa lakarika?Nork pisatumendi-muinoak balantzan?

13. Nork neurtu du Jaunaren espiritua?Nor izan da haren aholkulari?

14. Nork eman diokontseilu eta argibide,nork irakatsi jokabide zuzena?Nork irakatsi jakintzaeta eginbide burutsua?

15. Nazioak, harentzat,suilean ur-tanta dira,balantza gainean hautsa baino ez;itsas herriak,hondar-alea bezain astun.

16. Libanok ez du aski abereharentzat oparitan erretzeko,ezta egurrik aski ere sutarako.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 40