Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 38:3-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. «Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.

4. Orduan, Jaunak Isaiasi agindu zion

5. Ezekiasengana itzultzeko, honako hau esatera: «Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak; beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia.

6. Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau».

21. Orduan, Ezekiasi pikuz eginiko enplastoa ekartzeko agindu zuen Isaiasek eta zauriaren gainean ezartzeko, senda zedin.

22. Ezekiasek galdetu zion Isaiasi:—Zer izango dut berriz ere Jaunaren tenplura joango naizenaren ezaugarri?

7. Isaiasek erantzun:—Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko:

8. Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari.Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen.

9. Judako errege Ezekiasek, bere gaitzetik sendatu zenean, gorespen-kanta hau egin zuen:

10. «Hau pentsatu nuen:Bizitzako sasoirik oneneanjoan behar;Hildakoen Egoitzara naramate,gainerako bizi-urteakkentzen dizkidate.

11. Hau pentsatu nuen:Ez dut gehiago Jauna ikusikobizidunen lurrean,ez eta gizakirikmundu honetakobizilagunen artean.

12. Bizia kentzen didateeta urruti eramaten,artzainaren oihal-etxola bezala.Ehotzen amaitu ondoren,ehuleak mozten duenehunaren antzeko da nire bizia.Gau eta egun hilzorian naukazu.

13. Goiza arte negar-zotinka ari naiz,lehoiak bezala haustenbaitizkidazu hezurrak.Gau eta egun hilzorian naukazu.

14. Enara txioka bezalaari naiz intzirika,usoa urrumaka bezala.Ahulduak ditut begiakzerura begira.Estu naiz, Jauna!Egizu zerbait nire alde!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 38