Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 38:14-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Enara txioka bezalaari naiz intzirika,usoa urrumaka bezala.Ahulduak ditut begiakzerura begira.Estu naiz, Jauna!Egizu zerbait nire alde!

15. Baina zer esango diot, zer,berak egin baitu hau guztia?Ezinez ibili behar bizialdi osoan,barruko saminaren saminez.

16. Jaunak gordetzen dituenakbiziko dira,eta ni ere haiekin biziko naiz.«Sendatu egin nauzu,bizia berritu didazu!

17. Hara, samina bake bihurtu zait.Nire bizia hondamen-leizeanerortzetik gorde duzu,bizkarra eman baitiezunire bekatu guztiei.

18. Hildakoen Egoitzanez dago zu goresterik,hildakoek ezin zaituzte zu laudatu,hilobiratuek ezinzure leialtasunean itxaron.

19. Biziek, biziek bakarrik,zaituzte goresten,orain nik goresten zaitudan bezala.Gurasoek haurrei ematen dietezure leialtasunaren berri.

20. Salbatu egin nauzu, Jauna!Soinua joko dugu eta kantu eginJaunaren etxean,bizi garen artean».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 38