Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 37:22-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Hona hemen zer diodan haren aurka:«Mespretxu eta barre degizu,Senakerib,Sion neska gazte ederrak;buruaz keinuka ari zaizu atzetikJerusalem hiri ederra.

23. Nori egin diozu irain eta iseka?Noren aurka jaso duzu ahotsaeta altxatu begiak harro?Nire aurka,Israelgo Jainko santuaren aurka!

24. Ni, Jaun hau, iraindu nauzuzeure mezularien bidez.Zera esan duzu:“Neure guda-gurdi ugariei eskermendi-gailurretara igo naiz,Libanoko tontor hurbilgaitzetara.Hango zedrorik tantaienaketa zipresik bikainenak bota ditut.Tontorrik garaienetaraeta basarterik itxienetara heldu naiz.

25. Atzerrietan putzuak zulatu dituteta bertako ura edan;hankapean zapalduzlehortu egin ditutEgiptoko ubide guztiak”.

26. Baina ez al dakizu, Senakerib,aspalditik neuk prestatua nuela,antzinatik neuk erabakiaorain burutzen ari naizen hau?Horregatik bihurtu dituzuhiri gotorrak zabor-pila.

27. Haietako bizilagunakindarrik gabe,ikaraturik eta burumakurutzi dituzu,larre-belarra bailiran,hazi baino lehen ihartua.

28. Badakit zure egintzeneta nondik norako guztien berri;badakit noiz zaudenamorru bizitan nire kontra.

29. Nire kontra amorruz zaudelakoeta zure harrokerianireganaino iritsi delako,sudurrekoa eta ahokoaezarriko dizkizut,etorri zaren bidetik itzularazteko».

30. Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi:«Hauxe izanen duzu ezaugarri:aurten, alorrean utzitako hazitiksortua jango duzu;datorren urtean,bere kasa erneko dena;baina hurrengo urteanerein ahal izango duzueeta uzta bildu,mahatsondoak landatueta mahatsa jan.

31. Judako erreinuan bizirik geldituak,lurrean sustraiak botatzeneta adarretan fruituakematen dituztenzuhaitz izango dira berriro.

32. Izan ere, bakar batzukbizirik geldituko dira Jerusalemen,onik aterako Sion mendian.Jaun ahalguztidunarenmaitemin sutsuak egingo du hori!

33. «Hau dio JaunakAsiriako erregeari buruz:“Ez da hiri honetan sartuko,ez dio gezirik jaurtiko,ez ezkutuen babespean erasoko,ez hiria hartzeko betelanik egingo.

34. Etorri den bidetik itzuliko da;ez da sartuko hiri honetan.Hala diot nik, Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 37