Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 34:12-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Ez da han gehiagoerregerik izendatuko,handiki eta buruzagiak,denak galduko dira.

13. Laharrak aterako dirahango jauregietan,sasiak eta garduak gotorlekuetan.Basa txakurren bizileku izango da,ostruken gordeleku.

14. Han bilduko dirabasakatu eta hienak,basakerrakbata bestearekin elkartuko.Gau-mamuaren egoitzaeta atseden-toki izango da.

15. Han egingo du sugeak habia,han egin eta berotuko arrautzak,eta bere babespean aterako umeak.Hantxe bilduko dira saiak ere,arra emearekin elkartuz.

16. Hartu Jaunaren liburua eta irakurri:hauetako abere batek ereez du huts egingo,arrari ez zaio lagunik faltako,Jaunak berak agindu baitu,haren espirituak elkartu ditu.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 34