Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 34:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zatozte entzutera,nazio guztiok,adi egon, herriok!Entzun beza lurraketa bertan bizi direnek,munduaketa munduko sorkari guztiek.

2. Haserre baitago Jauna nazioekin,sumindua haien gudarosteekin:erabat suntsitzea erabaki du,hilketara eman ditu.

3. Hildakoak bazterretanbotako dituzte:haien gorpuek kiratsa botako dute,mendiak haien odolez bustiko dira.

4. Zeruko izar guztiak hauts egingo diraeta zeruaerroilua bezala biribilduko;izar guztiak erori egingo dira,piku-hostoak eta mahats-hostoakzimeldu eta erortzen diren bezala.

5. Jaunaren ezpata egarri da zeruan:horra, Edomgo herriaren aurka,Jaunak hondamendirakondenatua duenherriaren aurka dator erasoz.

6. Jaunaren ezpata odolez betea,gantzetan bustia dago:sakrifizioetako bildotseta akerren odolezeta aharien giltzurrun-gantzez.Izan ere,sakrifizioa burutu behar du JaunakBotzra hirian,hilketa izugarria Edom herrian.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 34