Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 32:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Ikusi behar dutenek begiak zabalik,entzun behar dutenekbelarriak erne izango dituzte.

4. Buruarinakburutsu izaten saiatuko dira,hizmotelakbizkor eta garbi mintzatuko.

5. Zentzugabeaez da jatortzat hartuko,ezta makurra ere prestutzat.

6. Izan ere,zentzugabeak zorakeria ahoan,eta asmo txarrak besterik ezbarruan;Jaunaz arduratu gabe bizi daeta hari irainka mintzo;gose dena hutsik bidaltzen dueta egarri denariez dio edaten ematen.

7. Maltzurra, berriz,azpijokoz ari daeta zitalkeriaz baliatzen,dohakabe eta behartsueneskubideak gezurrez deuseztatzeko.

8. Jatorrak, ostera, asmo jatorrak,eta egintzak ere jatorrak.

9. Emakume arduragabeok,ea, entzun nire esana!Andre axolagabeok,aditu nire mezua!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 32