Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Egiptorengan ustea dutenen aurka

1. Zoritxarrekoak laguntza eskeEgiptora doazenak!Beren zaldietan dute konfiantza,guda-gurdi askoeta zaldun ugari dutelako dira fio.Israelen Jainko santuari, berriz,begiratu ere ez;Jaunak ez die axola.

2. Baina bera ere trebea dazoritxarra ekartzeneta ez du bere hitza jaten.Gaizkileen aurka altxatuko da,eta lagun dituztenen aurka.

3. Egiptoarrak gizaki dira, ez jainko,haien zaldiak hezur eta mami huts,ez espiritu.Luzatuko du Jaunak eskua,eta babeslea nahiz babestuabiak eroriko dira,biak batera galduko.

Jaunak Jerusalem zainduko

4. Jaunak hau esan dit:«Lehoiak nahiz lehoikumeakorro eginezerasotzen dio harrapakinari,eta ez dute beldurtzenaurka datorkionartzain-taldearen oihuek,ez eta uzkurraraztenhaien zalapartak.Halaxe etorriko daJaun ahalguztidunaSion mendira, bere mendira,borrokara.

5. Txoriak, hegoak zabaldurik,habia zaindu ohi duen bezala,halaxe zainduko du JerusalemJaun ahalguztidunak;zainduko du eta askatuko,barkatu eta salbatuko».

6. Israeldarrok,itzul zaitezte Jaunarengana,oso urrutiraaldendu baitzarete berarengandik.

7. Orduan,denok baztertuko dituzuezilar eta urrezko jainko-irudiak,zeuen esku bekatariz eginak.

8. Asiria ezpataz joa eroriko da,baina ez gizakiari esker;ezpatak garbituko du,baina ez giza indarrez.Ezpatak ihes eragingo die,gudaririk onenaklan behartuetarakohartuko dizkiote.

9. Erregeak ihes egingo du beldurrez,gudalburuekbandera bertan utziko, ikaraz.Hala esan du Jaunak,etsaiak zigortzeko sua Sioneneta labea Jerusalemen duenak.