Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 3:17-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Horregatik, ezkabia sartuko dieJaunak buruan Siongo emakumeoieta larrugorrian utziko ditu.

18. Egun hartan apaingarri guztiakkenduko dizkie Jaunak:

19-21. oin, beso eta behatz,buru, lepo eta gerri,ile, sudur eta belarrietako bitxiaketa lurrin gozoak;

22-23. jantzi dotore, mantu,lepoko zapi eta poltsak,gona fin, durbante eta mantilak.

24. Lurrinaren ordez kiratsaizango dute,gerrikoaren ordez soka,ile-txirikorda dotoreen ordezburusoila,jantzi finen ordez zakukia,edertasunaren ordezburdin goriaren marka.

25. Jerusalem, zure gizonakezpataz eroriko dira,zure gudariak gerran.

26. Zure kaleetanintziria eta dolua izango dira,eta zu, atsekabearen atsekabez,lurrean eseriko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 3