Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 26:12-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Jauna, bakea emango diguzu,zeuk burutzen baitituzugure jarduera guztiak.

13. Jauna, gure Jainkoa,zu ez beste jaunakizan ditugu nagusi,baina zu, zu bakarrik,nahi zaitugu aitortu.

14. Hilak daude, eta ez dira berpiztuko,haien arimak ez dira altxatuko,zuk zigortu baitituzu eta suntsitu.Haien oroitzapena eregaldu egingo da.

15. Handi egin duzu, Jauna, gure herria,handi egin duzu gure herria.Zeure ospea agertu duzueta gure lurraldearen mugakzabaldu.

16. Jauna, larrialdianzure bila ibili gara;zure zigorra jasatean,otoitza isuri dizugu.

17. Haurra izateko zorian,minez bihurriturik,garrasi egiten duenemakumearen antzekoginen zure aitzinean.

18. Ernari geunden eta erdiminetan,baina haizea besterik ez dugu egin:ez diogu lurraldearisalbamenik ekarri,ez munduari haurrik eman.

19. Zure hildakoak bai, berpiztuko dira,haien gorpuak altxatuko!Lurpean etzanak esnatuko diraeta pozez oihuka ekingo.Izan ere, zuk, Jauna,argia bidaltzen duzu ihintza bezala,eta lurpetik argitaraateratzen hildakoak.

20. Ea, ene herri, sartu etxeaneta itxi ateak barrutik.Gorde zaitez alditxo batean,Jaunaren haserrea igaro arte.

21. Izan ere,Jauna bere bizilekutik atera da,lurreko bizilagunengaiztakeria zigortzeko.Orduan, lurrak agerian jarriko duisuritako odola,ez ditu ezkutuan gordekohilketen biktimak.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 26