Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 26:1-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egun hartan,kantu hau kantatuko duteJuda herrialdean:«Bai sendoa gure hiria!Dorre eta harresiakditu babesgarri.

2. Ireki ateak,eta sar bedi herri zintzoa,Jaunarekiko leialirauten duen herria.

3. Sendo du gogoa;Jauna, bake betea ematen diozu,zuregan baitu konfiantza.

4. Izan beti konfiantza Jaunarengan,Jauna suntsiezinekoharkaitza da eta.

5. Gailurrean bizi direnakeraitsi egiten ditu,hiri garaia lurreraino,hautsa jotzeraino botatzen,

6. behartsuen oinek zapal dezaten,indargabeekhankapean erabil dezaten».

7. Zintzoaren bidea zuzena da:zuk egiten duzu, Jauna,zintzoaren bidea zuzen.

8. Zuk ezarritako bidetikgoaz gu ere, Jauna,itxaropena zuregan dugula.Zutaz oroitzea, zu goratzea:horixe dugu irrika.

9. Ene gogoa zure egarri da gauean,ene barrenakzu bilatzen zaitu goizean.Zuk zeure nahiamunduari azaltzeanzure zuzentasuna zer denikasten dute lurtarrek.

10. Gaiztoek, ordea, ez dute sekulazuzena zer den ikasiko,nahiz eta zuk erruki izan.Zintzoen lurraldeangaiztakerian ari diraeta Jaunaren handitasunaez dute aintzat hartzen.

11. Eskua altxatua duzu, Jauna,zigortzeko,baina haiek ohartzen ez.Ikus bezate, lotsaz beterik,zeure herriarekikoduzun maitemina;zure suminak irents bitza etsaiak.

12. Jauna, bakea emango diguzu,zeuk burutzen baitituzugure jarduera guztiak.

13. Jauna, gure Jainkoa,zu ez beste jaunakizan ditugu nagusi,baina zu, zu bakarrik,nahi zaitugu aitortu.

14. Hilak daude, eta ez dira berpiztuko,haien arimak ez dira altxatuko,zuk zigortu baitituzu eta suntsitu.Haien oroitzapena eregaldu egingo da.

15. Handi egin duzu, Jauna, gure herria,handi egin duzu gure herria.Zeure ospea agertu duzueta gure lurraldearen mugakzabaldu.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 26