Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 23:4-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Lotsa zaitez orain, Sidon,itsas gotorleku!Itsasoa honela mintzo baitzaizu:«Ni ez naiz sekulaerdiminetan egon,ez dut umerik izan,ez seme-alabarik hazi ere».

5. Egiptoarrek dardara egingo duteTiroren hondamendiarenberri jakitean.

6. Zoazte Tarsiseraino,egizue garrasi, kostaldeko jendeok!

7. Hau duzue zeuen hiri festazalea,aspaldidanik eraikia?Hau, urrutian koloniakjartzen zituena?

8. Nork erabaki du, beraz,Tiroren hondamendia?Erreinu berriak sortu zituen;haren merkatariak printzeak ziren,haren salerosleakmundu guztian aintzat hartuak.

9. Jaun ahalguztidunak erabaki du,ospezale horienharrokeria beheratzeko,mundu guztian ohoratuak zirenaklotsarazteko.

10. Landu itzazu zeure lurrak, Tiro,Nilo bazterrekoeklantzen dituzten bezala,orain ez baituzu porturik.

11. Jaunak itsasoaren aurkaluzatu du eskua,erreinuak dardarazi ditu;Kanaango gotorlekuakdesegiteko agindu du.

12. Eta Sidoni esan dio:«Akabo zure jolasak,Sidon hiriburu!Neskatxa bortxatuaren parekoegin zaituzte.Zipreraino ihesi bazoaz ere,ez duzu atsedenik izango».

13. Begira Babiloniari:galdua da herria.Basapiztien menpe utzi du Asiriak;eraso-dorreak altxaturik,jauregiak desegin dizkioeta lurraldeahondakin-pila bihurtu.

14. Egizue garrasi,itsas zabaleko ontziok,hondaturik baitagozuen babes-portua.

15. Orduan, Tiro ahaztua geldituko da hirurogeita hamar urtez, errege baten bizialdian, alegia. Urte horiek igaro ondoren, harako emagalduaren kantak dioena gertatuko zaio Tirori:

16. «Hartzazu zitara, egizu herri-jira,emagaldu ahaztu horrek!Jo dakizun ongien, kanta aspertu gabe,zutaz ohar daitezen!»

Irakurri kapitulu osoa Isaias 23