Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 22:6-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Elamdar gudariakzaldi eta gurdietan datoz,prest dituzte geziak;babeskiak atera dituzte kirtarrek.

7. Zure haranik ederrenakguda-gurdiz estaliak,zaldizko gudariak hiri aurreanerasorako prest.

8. Defentsa gabe gelditu da Juda.Zurezko Zutabeen Etxekoarmategira jo duzue orduan;

9. jabetu zarete zenbateraino daudenpitzatuak Daviden Hiriko harresiak;barreneko urtegianura bildu duzue.

10. Jerusalemgo etxeen zenbaketa egineta batzuk bota egin dituzue,harresiak gogortzeko.

11. Harresi bien tarteanurmaela egin duzue,urtegi zaharreko urentzat.Baina ez diozue begiratuhori guztia egin duenari,ez zarete konturatuaspalditik zuela asmotan.

12. Egun hartan,Jainko Jaun ahalguztidunaknegar eta dolu egiteraegiten zizuen dei,ilea moztu eta dolu-jantziz estalirik.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 22