Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 22:14-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Jaun ahalguztidunak hau azaldu dit:«Bekatu hau ez dizuet barkatukozeuen bizialdi guztian».Jainko Jaun ahalguztidunakesan du.

15. Jainko Jaun ahalguztidunak errege-jauregiko arduradun zen Xebna agintariagana bidali ninduen, esatera:

16. «Zuk ez duzu hemen jabetzarik,ez senitarterik;zer eskubide duzu, beraz,hemen hilobia egiteko,goian, harkaitzean,zeure azken egoitza zulatzeko?

17. Horra, bada, jauna:Jaunak lurrera jaurtiko zaitu;bil-bil egin

18. eta bueltaka botako zaitu,pilota bat bezala,muga gabeko lurraldera.Hantxe hilko zara,harrogarri zenituenguda-gurdi eta guzti,zeure jaunaren etxearenlotsagarri hori.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 22