Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 22:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ikuskari-haranaren aurkako mezua.Zer duzue, hiriko jendeok,denok horrelaetxe gainetara igotzeko?

2. Jerusalem,hiri zaratatsu eta zalapartari,hiri jostalari,zure hildakoak ez ditu ezpatak bota,ez dira gerran hil.

3. Zure gudalburu guztiakihesi joan dira,gezirik bota gabepreso hartu dituzte.Zure bizilagun guztiakpreso hartu dituzte,urrutira ihesi joanak izan arren.

4. Orain, bada, hau diotsuet:Ez jardun ni kontsolatu nahiannire herriaren hondamendiagatik;uztazue saminki negar egiten.

5. Zorigaiztoko eguna baita,hondamen- eta larritasun-eguna,Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.Ikuskari-haraneanharresiak lurrera,garrasiak mendiraino.

6. Elamdar gudariakzaldi eta gurdietan datoz,prest dituzte geziak;babeskiak atera dituzte kirtarrek.

7. Zure haranik ederrenakguda-gurdiz estaliak,zaldizko gudariak hiri aurreanerasorako prest.

8. Defentsa gabe gelditu da Juda.Zurezko Zutabeen Etxekoarmategira jo duzue orduan;

Irakurri kapitulu osoa Isaias 22