Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 21:13-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Arabiaren aurkako mezua.Dedango karabanok,emazue gaua landa zabaleko basoan.

14. Atera bidera egarri direneieta eraman ura.Tema lurraldeko bizilagunok,eman jatekoa ihesi doazenei.

15. Izan ere, ezpatari doazkio ihesi,ezpata zorrotzari,uztai tenkatuari,gudu gogorrari.

16. Jaunak hau esan dit«Urtebete barru juxtu,Kedarreko herriaren ospeaguztiz galduko da.

17. Kedartarren arkulari ausartetarik,bakar batzuk besterikez dira geldituko».Jaunak, Israelen Jainkoak, esan du.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 21